WhatsApp bidez saltzen duten establezimenduen zerrenda erakutsiko dizugu.

Horietan, behar duzun guztia erraz aurkituko duzu, urrats hauei jarraituz:

KONTSUMITZAILEA: nola EROS dezaket Whatsapp bidez?

Bilatu direktorio honetan zein saltokitan erosi nahi duzun.

Bidali whatsapp bat fitxan agertzen den zenbakira, eta adierazi:

- Zer erosi nahi duzun

- Dendan jasoko duzun edo etxean entregatzea nahi duzun (baldin eta etxean entregatzeko zerbitzua badu)

- Nola ordainduko duzun dendan edo etxean jasotzean (eskudirutan edo txartelarekin)

Zure eskaera prest dagoenean, merkatariak Whatsapp bat bidaliko dizu zure erosketa tiketarekin eta zenbatekoarekin.

Orduan, zure erosketa jasotzera joan edo etxean itxaron ahal izango duzu, aukeratutakoaren / eskainitakoaren arabera.